XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Noski ezetz! lehertu zuen emakumeak, amaideak jasan arazitako alditxarra norbaiti leporatu behar bait zion.

- Sinesten dut bai ez duzula indarrik eta ez duzula ezertarako balio!.

- Gibelandi hori! Alfer hori!.

Egun erdietan ez duzu egurrik ekarri ere egiten eta....

- Hor nonbait ematen duzu denbora usnatu eta gauzak bilatzen zaborbiltzaileek bezala.

- Eta egun batean aulki zahar horrekin zatozkit, bestean zuloz jositako lapiko horrekin, herenegun grapaz betetako txongil horrekin....

- Besteek bota dutena, hori da zuk etxera ekartzen duzuna! Hau lotsa, Ama Birjina, hau lotsa!.

Senarrak erasoaldia jasan zuen, burua makurtu eta totelka esan zuen: - Ez zaitez horrela jarri, emakume.

- Oraintxe bertan noa basora, eta ikusiko duzu zein egur mordoa ekarriko dudan.

Eta bide erditik atera zen.

Basoa zeharkatzen ari zen lurrean zetari gorri, oso polit bat ikusi zuenean.

Eta bere buruari honako hau esan zion: Aiba, zein zetazko lista polita! Nork utziko ote zuen erortzen?.